XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.2. Bigarren partitura:

Irakasleak estudioaren datu teknikoak emango ditu: Tempoa: Andante. / Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta beltzaren isilunea. / Notak: DO, RE, MI, SOL.

Irakurketa egiteko metodologiari buruzko kapituluko atal egokian agertzen diren urratsak segituko ditugu.

7. Kanta: Kanta hau lehen saioan ikasi dugu. Irakasleak behin kantatuko du ikasleari gogorarazteko. Ondoren, denek batera kantatuko dute.

7.2. Ilargi amandrea. Herrikoia.

Ilunbetako herrialdean jenderik gehiena gauez ateratzen zen etxetik eta egunez lo egoten ziren.

Horrela bizi baziren ez zen denak ados jarri zirelako. Gertatzen zena zen zerua hodei ilun mehatxugarriez betetzen zela egunez, erauntsitan lehertzeko itxura betean, eta arratsalderako ordea, oskarbitu egiten zen, ilargia eta milaka izar agerian utziz.

Orduantxe kaleratzen ziren bada, lurralde hartako biztanleak ikuskizunaz gozatzera.

Batzuk, ilargiaren argiak erakarririk, soroz soro ibiltzen ziren gau-jai ederrak eginez sute handien inguruan.

Beste batzuk, ausartenak, mendi gainetara igotzen ziren sare handiekin, izar iheskorrak harrapatu nahian; jakin bai baitzekiten izar iheskorrek zori ona ekartzen zutela.

Oso noizbehinka, birigarroren bat harrapatzen zuten, Hegoalderako urteroko bidaian handik pasatzen zirenean. Horrelakorik gertatzen zenean, kontu handiz biltzen zituzten sareak hegaztiari kalterik ez egiteko, eta dantza alaiekin ospatzen zuten izarrek bidalitako oparia.

Gau osoan gordetzen zuten txori kantaria eta era guztietako galderak egiten zizkioten zeren, nor birigarroa baino egokiagoa munduan gertatzen zen guztia jakiteko? Ez baitzen hura alferrik ibiltzen kultura ugaritako herrialde askoren gainetik hegaka.

Horrela bada, goizalbako lehen lainoekin batera eta emandako albiste guztiak eskertu ondoren, askatu egiten zuten, beti ere ondo ibiltzeko esanez eta handik berriro pasatzen bazen bisitan joango zitzaiela aginduaraziz.

Eta, badakizue zer gertatu zen? Bada, ilunbetako herrialdean, pixkanaka-pixkanaka sareak kenduz joan zirela, birigarroak berak gelditzen zirelako herrian beren urteroko bidaian, biztanleekin gaua pasatzeko.

Ilargi amandrea orduan, elkartze zoriontsu hari beha geratzen zen patxada betean.